Sardeska ukalditik, Bihotz ukaldirat

Assiette basque

Segurki badirela sukaldaritza gomendioak, izen handiko azterketariek eginak, bainan gomendio hauk ez dira egokiak, bi edo hiru urtetarik baizik ez baitira egokituak.

Anartean delako sukaldaria bere lanetik joana izaten ahal da edo ostatuz aldatua. Hor da orduan gertatzen ahal ustegabe gaixtoa. Aski da afari txar bat, bazkalsari gaziegi bat edo ongi etorri hotz bat egonaldi batez orroitzapen hits bat ukaiteko.Horra zerk duen ekarri Filipe Etcheverry berak hain maite dituen ostatu zerrendaren idazterat. Denak dira bere adixkide batzuek atxikitzen dituztenak ( eskupekorik berriz itzultzen ez diotenak) eta zareten bezala hartuko zaituztenak.

Hogoi ta hamar bat ostatuez bestalde, «  shopping » gisarako orrialde bat aurkituko ere duzue bai eta aste hoberenaren egitaraua herrialde miresgarri honetako hanbat altxorren sahetsetik ez iragaiteko.

.