Egiazko

Egiazko Euskalduna

PAREA - copie

Aita seme

Azken urte hauetan, Gonbita-etxe asko ideki dira Euskal Herrian, bereziki atzerritik etorri jendeen eskutik. Ez ikus hor arrotzen kontrakorik deus Euskotarren aldetik. Bainan etxea da familiari edo sendiari bere izena ematen diona ( Napoléonen kodea arte) eta hortakotz dira hain ongi atxikiak, herabe zerbait emaiten baiterautzu ezezagun bat ezkaratzetik barnago sartzerat uztean.

Irigoian herriko haurren etxean biziko zarezte, hauk lehiatuko baitira herri hunen ezagutzeaz baino gehiago maitaraztea.

Hortarako beharko duzue euskal mixterioaren baitan sartu.

Herri bat- ez dakigula nundik etorria- eta hizkuntza bat beste bihi baten berdina ez dena mintzatzen duela ! 200 urte baino gehiagotik etnologo eta hizkuntzalari ari dira gai horrekin eta ez dute oraino argitua.

Bainan misteriorik handiena da enigma horrek bizirik dirauela ibilgune berezi huntan hainbeste jende uholdeen artean Keltoez geroz ( J.K. aintzin 800 urte), Erromanoak, Karlomagnok ere bere iloba hemen galdua, Arabeak eta turistak barne ! Kultura eta hizkuntza joan etorriek deuseztu beharko zuten lurralde hau, itxura gabetu, Magdonisatu.

Bainan arras bestela gertatzen ari da : Kanaberaren malgutasunarekin ihardokiz, haitzezko eta pagozko herri hunek eskaintzen dauzkitzue bazterrak, hizkuntza bat, ohidurak, jokoak, sukaldaritza bat, hots kultura bat, zinez bereziak.

Itsaso eta Pirineoen artean tinkatua, bildua bainan ez inguruetarik berexia, Euskal Herriak ihardokitzen du eta bere nortasuna eta berezitasuna agertzen halloweenisatzearen ordez.

Karta postalaz haratago joaiteko eta mixterio hortan aintzinatzeko Filipe Etcheverry-k eskaintzen dautzue bere etxondoko atearen gainean jarriak dituen zenbait giltzen eskurat ematea. Deituko zaituzte bere etxearentzat eta Euskal Herriarentzat duen amodioaren zatikatzerat.

Ibilaldi batzuen hariak eskuratzeko argituko zaituzte pilota partidentzat, euskal koro- kontzertuentzat, ostatu onentzat, egiazko ofizialeak ezagutzeko bai eta baliozko eskualde- mozkinekin ere zuen shopping a egiteko.

A Irigoian, mieux que de vendre des prestations, nous proposons des rencontres !

Philippe Etcheverry, Irigoian etxeko jauna