Historia

Façade de la maison Irigoian, au XVIIème siècle

Ilbarritzeko Irigoiena ( hitzez hitz Ilbarritzeko gune gorenean xutik jarria den etxea) XVII. Mendearen lehen aldekoa dugu. Etxe hortaz aurkitu ahal izan dugun aipamen zaharrena Bidarteko Parropiako liburuan agertzen da : 1683. maiatzaren 9 rat garamatza, orduan egin baitzuen Domingineko nausiak eskaintza bat ( lur puska baten mozkinen eskaintza gisa parropiari).

 

 

 

1703 an, etxe hortako atal harri bateko idazkitik ari balinbagare, Irigoiena goratua izan zen ( etxe aintzinak ekartzen ditu oraino teilatu zaharraren hatzak). Eskuin alderat sukalde bat eta pegartegi barne bat jarri zizkioten ( gaur egun goizeko askarientzat erabilia) eta ezker aldean behien barrukia, hau ordurarte jan gelan baitzen, jendetarik doi doia erdi harresi batez berexia.

Maison Irigoian avant les travaux Famille Garat, propriétaires de la maison Irigoian

1910 an, Maixan Garatek ( argazkiaren erdian den andrea, bere belaunen gainean duela Filipe Etcheverry ren ama izan beharra) Irigoiena uzten du 800 metro haratxago ezkontzeko. Etxea bere anaiaren esku gelditzen da hamabi urtez oraino eta ondotik etxetiar batzueri arrandan ematen.

1954 an, azken arrandariak joaitean, Irigoiena belar eta onkailu sabai bat bilakatzen da auzoko laborari batentzat, landak artoa egiteko ezarriak, etxea gero ta zaharkituagotzen delarik.

Hainbestenarekin 1992 an, Bidarteko auzapezak etxe horren deusezteko mehatxuak agertzen dituela, Filipe Etcheverry-k bere amari buruan ematen dio semea utz dezan etxe horren onik ateratzera, ostalari batzuek ere eskaintzen baitzuten horren arrandan hartzea eta gisa hortarat antolatzeko.

Bederatzi hilabete lanen ondotik, ohizko etxegintzaren aldeko begirunetik ariz, teilatuaren arraberritzea, etxe pareten xuxentzea, 1703.ko gehitzearen zati baten kentzea, hunek etxe aintzina hausten baitzuen, lurrezko etxe zola betonez jartzea, egurretako ohizko kolorea «  idi odol » delakoa «  Arrangoitzeko urdin » erat aldatua dela, arrandari jarri beharrek jakinarazten dute beren xedeari uko egiten dutela !

Zenbait astez zalantzatu eta, Filipek erabakitzen du Gonbita-Etxe baten gisarat antolatzea, beste bederatzi hilabete lan gehiago hartuz ! 1994. ekainan, lehen gonbitak Cadeau ( ongi deituak) jaun andereak izanen dira lehen estrenatzaileak.
Maison Irigoian en travaux Maison Irigoian