Golfarien egiazko parabisua, euskal itsas bazterrak, 30 minutuko biribil orratzean ibiliz , gisa askotako 11 ibilbide eskaintzen dauzkitzuete, inguru inguru, urte osoan, egin ditezkenak itsas hegiko link ekin edo katemailekin eta Pirineotara buruzko fairway ekin aldizkatuz.

Ilbarritzeko trebagune hau 14 hektaretan zabaltzen da, Irigoian baserritik itsasorat, horgo jokoan aritzeko gune biribila eta ibilbidea 98 an Frantziako 9 zilotako hoberenak ekarriak izan direlarik.
Europako bereziena, urte oroz hortik iragaiten ikusten ditu hanbat mila ikasle gazte edo kirola hortaz errotuak.
Berdinik gabea : bigazenbakia duen ziloaren abiapuntua Atlantiko Harresiaren gainetik doala, itsasoaren gainean gara hor eta dena bururatzen da Ilbarritzeko hondartzaren gainetik den green batean , urrunera agertzen zaukula Birjinaren Harroka guziz aipatua.

Hain xuxen lehen ziloaren abiagunearen bazterrean delakotz, Irigoian ek deitzen ditu hanbat golfari, joko horrentzat duten zaletasunak ere beren amorantaren ondoan lo egitetik begiratzen dituela : aski da Irigoianeko baratze inguruko hesiaren gainetik jauzi egitea green aren gainean izaiteko.